ALOÑA MENDI K.E.


Tolosak hiru puntuak eraman ditu Oñatitik

 (1-2)

Azken minutuetan jasotako golaren ondorioz puntu barik geratu dira oñatiarrak. Lehenengo zatian markagailuan aurreratu dira etxekoak, baina bigarren zatian Tolosako jokalariek buelta eman diote markagailuari. Lehenengo gola penaltiz eta bigarrena faltaz egin dute.



1-0eko egin ostean, etxekoek bigarren gola egiteko aukerak izan dituztela esan du Serranok, hala ere, ezin izan dute partidua bideratu eta tolosarrek ez dute barkatu. Lehenengoa korner baten osteko aldaratzea ondo aprobetxatua lortu dute oñatiarrek. Kanpokoek ostera partiduaren azken 20 minutuetan egin dituzte bi golak; lehena penaltiz eta bigarren faltaz, gainera etxekoak jokalari bat galdu dute falta horretan. Bigarren golaren ostean denborarik gabe geratu dira oñatiarrak eta ezin izan dute punturik lortu.


Julen fernandez

JUBENIL MUTILAK
Aloña mendia jubenil mutilak laugarren postuan doaz , larunbatean partidua hirugarren postua lortzeko jokatuko dute Ordiziaren aurka . Partidua Oñatiko kiroldegian izango da arratsaldeko 17:30tan .
Aurreko larunbatean Ordiziaren aurka eduki zuten eta irabazi egin zuten 15-27 oso defentsa ona eduki zuten eta atakeari buruz esan behar da oso ondo jokatu zutela, ia jokalari denen aldetik egon ziren golak. Oraingoan etorria izango denez oso partidu interesgarria izango da, aurreko partidan emaitzak ikusita esan dezakegu irabazi egingo dutela.

Partidua ikusi eta gero esan dezakegu oso ondo jolastu zutela Aloñako mutil jubenilak .Lehenengo zatian 15-8 gora egin zuten , “seis cero” defentsa egin zuten eta oso ondo moldatu ziren defentsa horrekin .
Bigarren zatian 16-11gora egin zuten hau da irabazi egin zuten, "seis cero" defentsa egin zuten leheneno zatian berdina eta esan  behar da Ordiziakoak bigarren zatian hobeto jolastu zutela baina Aloñakoak oso atake eta defentsa ona egin zuten beraz 31-19 irabazi zuten Aloñako mendikoak.

ZOE VILLANUEVA


EUSKAL-ESTATUKO LEHIAKETA ALOÑAKO KADETE A ETA JUBENILAK


Asteburu hontan, Ermuan jokatzen dute Aloñako bi talde hauek, lehenik jubenilek eta ondoren kadeteek. Euskal-Estatuko lehiaketan dauden Aloñako talde bakarrak, aurreko urtean, jubenilei esker igo zirenak.


Euskal-Estatuko lehiaketan, kadeteak ez dabiltza oso ondo beraien ligan, baina, jubenilak berriz hobeto ari dira. Asko kostatu zaie bertara  igotzea baina ez dakigu zer gertatuko den, agian jaitsi egiten dira, edo agian ez. Asteburu hontako partida, azken aurrena da, beraz dena eman beharko dute Euskal-Estatuko lehiaketan jarraitzeko.

Azken bi partida hauek irabazteko modukoak dira, joaneko partidan ez zuten askogatik galdu kadeteek bi talde hauen kontra, gainera, gabonak aurreko torneoan, Ermuari irabazi egin zion. Jubenilak ere ondo jolastu ezkero irabazi ahal diote besteei, oso ekipo ona dute eta, jokalari onek osatzen baitute taldea. Lehiaketa honetan jarraitzea, bi partida hauen esku dago, bestela beheko ligara jaitsiko dira berriz. Tentsio askoko partidak izango dira, baina ikusteko oso onak.




Eider Murgiondo


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina