El
Último Superviviente
Bear
Gryllsek protagonista moduan duen biziraupen programa bat da. El
último superviviente mundu osoan da famatua. Programa honetan Bear
Gryllsek situazio larrietan nola biziraun irakuzten du. Bear Gryllsek
mundu osotik bidaiatzen du oinarrizko biziraupen teknikak irakuzteko.
Bear
GryllsBembridge,Wight
uhartea,Ingalaterra,1974ko
ekainaren 7an jaio zen.1994tik
1997ra Britania Handiko armadaren Special Air Serviceren 21.
eskuadroian soldadutza egin zuen. 1998ko
maiatzaren 26an,
23 urte baino ez zituela, Everest
mendia
igo zuen. 2009Tik erresuma batuko
Scouten
Elkarteko Buruzagia da. Telebista saio hau oso interesgarria eta oso
lagungarria da. Noizbaiten galdu egiten basera edo larrialdiren bat
baduzu naturan programa hau ikusita ikasiko duzu nola biziraun
edozein momentutan.
JON BARTOLOME DIAZ
“PLAN DE ESCAPE” (FILMA)

“Plan
de escape” “Cuatron” bota duten film berrietariko bat da. “Plan
de escapen” Sylvester Stallon aktore famatua dago eta bere filmen
arrakasta ikusita honek ere arrakasta duela esan genezake, gainera
Sylvester Stallonek Ray Breslin interpretatzen du protagonista bezala
eta Arnold Schwarzenegger Emil Rottmayer interpretatzen
agertzen da eta hau Ray Breslinen laguna da.
Ray Breslin herri bakoitzeko kartzelen segurtasuna aztertzeko
eta ihes zela egin jakiteko kontratatzen dute ondoren kartzelen
segurtasuna hobetzeko. Ray Breslinek bere bizitzan kartzeletatik ihes
egin du baina berak hartutako hobekuntzekin kartzela sekretu bat
egiten dute eta bera munduko preso arriskutsuenekin kartzelatu
zuten, baina, ordaindu arren arazoak egoten dira tranpa zelako Ray
kartzelan sartzeko eta bere taldeak ezin du ezer egin laguntzeko
irteten ez baitakite nun dagoen kartzela sekretu hori. Bertan lagunak
egiten ditu eta irteteko modua aurkitzen dabil behin eta berriz
geratu gabe....
Film
hau ikusle guztientzat da zeren eta akzioak, suspenseak eta abenturak
osatzen dute eta ezaugarri hauek filma entretenigarria eta oso ona
izatea egiten du. Ikusten hasten bazara ez duzu komunera joateko gogoa edukiko ere ez. Ikusten hasten bazara ez duzu komunera joateko gogoa edukiko ere ez ezer ez galtzeko.
Eñaut Tomé
MUJERES Y HOMBRES Y VICEVERSA
Mujeres y hombres y viceversa, telecinco-ko saio bat da. Bertako helburua, pertsona bat ezagutzea da, eta berarekin bikote modura ateratzea eta kanpoan ere ezagutzen joatea beraien artean. Horretarako “tronistak” eta “pretendieta/eak” daude.
Momentu hauetan, nesken “tronoan” Steisy eta Samira daude, “pretendiente” asko dituzte eta bi neskak orain dela gutxi hasitakoak dira, ez daramate denbora asko. Mutilen “tronoan” berriz, hiru mutil daude , Manu, Ivan eta Cristian. Hauek, aurreko “tronista” bateri egon ziren “pretenditzen”, hau da, Mariari, eta orain berriz, beraiei ari dira beste neska batzuk “pretenditzen”.
Orain egiten duten saioa eta orain dela urte batzuk egiten zutenak ez dute zerikusirik. Oraingoan, ia ez da zitarik ikusten, denbora guztian desfileak egiten aritzen dira, pertsonai ezberdinetaz mozorretzen dira eta ondoren baloratu egiten diete eta horrela ia saio guztia ematen dute eta nahiko aspergarria egiten da. Askotan pertsona famatuak, edo ezagunak direnak ere joaten dira, eta denbora asko ematen duten beraiei buruz hitz egiten. Pentsatzen dute horrela ikusle gehiago erakarriko dituztela, baina ez da horrela. Oso astuna egiten da, saioa ikustea nahi izaten duzu baina horrelako gaiekin hasten direnean, kateez aldatzeko gogoa ematen dizu. Benetan saioaren helburua askotan ez da betetzen, eta bertako pertsona asko gezurretan ibiltzen dira eta bakarrik dirua irabazteko, “boloak” egiteko... joaten dira bertara.
GYM TONY
Tony gimnasioaren jabea da eta XXI . Mendeko pikaro bat
da, negozioak egiteko forma oso zehatza du. Non denek arazoak
ikustean berak konponbideak ikusten ditu, nahiz eta denak xelebreak
izan.
Gimnasioaren langileak Berta (idazkaria), Shiroko
(taichiko irakaslea) eta Tito ( aerobikeko irakaslea) dira. Baita
bezero moduan Velasco (zurrumurruarekin adikzioa duela), Miguelon (
gizon bat gehiegizko pisua duena eta ez du kilo erdi bez galtzen),
Pilar ( dibortziada bat bikote bat aurkitzen duela) eta horrelako
pertsonai gehiago.
Julen Fernández
MASTERCHEF JUNIOR 2
Aurreko urteko arrakastaren ondoren, aurten ere berriro ere egin da Masterchef Junior saioa. Masterchef Junior telebistako saioa bat da, bertan 8tik 12ra arteko umeak parte hartzen dute. Ume hauek, sukaldaritzan duten talentua erakusten dute eta saioro 3 ume kanporatzen dituzte programa horretan lortutako puntuen arabera. 16 ume aukeratu dituzte epaileek casting-era aurkeztu ziren denetatik. Ume horien artean euskaldun bat zegoen, bizkaitarra hain zuzen ere, Carlos edo Mendicuti han deitzen zioten moduan . Mendicuti kanporatu izan zen baina programan zehar oso ondo ibili zen dituen 10 urteak edukitzeko. Finalera Aina (Bartzelona, 11 urte), Teresa (Madrid, 9 urte), Manuel (Valentzia, 11 urte) eta Martina (11 urte, Mallorca).Finaleko lehen fasean, Vicente Caderonen sukaldatu zuten gaur egungo futbol jokalari batzuendako. Finaleko azken faseko lehen zatian Aina eta Teresa kanporatuak izan ziren eta finaleko biigarren fasean Manuel eta Martinak lehiatu zuten Masterchef Junior 2ren irabazlea nor izango zen jakiteko. Irabazlea Manuel izan zen, honek oso plater onak eta originalak egin zituzten, epaileak harrituta gelditu ziren berarekin.
| Masterchef Junior 2-ko parte hartzaile denak goian. |
| Edizio honetako finalistak, ezkerretik eskuinera: Aina, Martina, Teresa eta Manuel. |
Oso edizio ona izan da aurtengoa, lehenengo edizioaren antzekoa izan ere. Baina saio bakoitzean puntuen arabera jendea kanporatzen ez da justua, haur bat oso ona izan daiteke baina talde txarra edo egun txarra tokatzen bazaio umearen puntuazioa txikiagoa da eta horrela sukaldari oso onak diren ume asko kanporatuak izaten dira. Epaileak ere oso onak dira eta umeei ondo baloratzen diete nahiz eta oraindik txikiak direla jakinda baina beti esaten diote euren ametsak jarraitzeko eta ez emateko amore inoiz, aholku hori oso aholku ona da eta guztiak egin beharko genioke kasu. Saio oso interesgarria da eta ziur nago ez dela inor aspertuko hau ikusten. Orain amaitu denez hurrengo nagusien edizioa itxaroten ari da jende, besteak baino hobea izango da!
MADDALEN ARENAZA
EL HORMIGUERO 3.0
-Astelehenetik ostegunera
“Antena 3en” 21:45etatik 22:30etara.
Gainera adin guztietarako da
humore asko eduki arren sail desberdinak zientzia.. dituenez edozein
adineko pertsonentzat oso entretenigarria da eta horrek “Antena
3”eko telesail famatuenetarikoa egiten du pertsona askok ikusten
baitute.
Zuretzat telesailak berandu
botatzen badira http://www.antena3.com/programas/el-hormiguero/
orrian ikusi ahalko dituzu eta horrela ez duzu programa bat ere ez
galduko ez duzulako denbora falta izango “Antena 3” eko orrian
sartu eta ikusteko.
Eñaut Tomé
THE WALKING DEAD 5. DENBORALDIA
The walking dead Estatu batuar telesail famatua, berriz hasiko da 5. denboraldia ematen. 2015ko otsailaren 8an ekingo dira denboraldi berria ematen telebistaren bitartez baina euskaltel beharrezko izango da zeren “fox” kanalean bakarrik ikuzi ahalgo da. Ala ere, berehala igoko dute sare sozialetara. Denboraldi berrian hainbat pertsonaia berri agertuko dira, ala nola, Robert Kirkman,Noah Emmerich, Josh McDermitt eta beste hainbat pertsonaia famatu. Antza denez akzio gehiago egongo da aurreko denboralditan baino, honek egoera aldatu ahalko duela uste dut, hau da, ikusle gehiago lurtuko du telesailak. Zurrumurru batzuk diotenez The walking dead telesaila 2016an amaituko da 6. denboraldiarekin batera.
Jon Zubizarreta
CASTLE
Castle
telesail estatubatuarra
da, Kanadako Nathan Fillion eta
Stana Katic aktoreengatik protagonizatua.
Richard
Castle idazle famatuari inspirazioak agortzen zaizkio baina bere
eleberrietako hilketak imitatzen hasten den serie-hiltzaile bati
esker, berriro lortzen du inspirazioa. Beckett izeneko detektibe
baten inspiratzen da pertsonai berria sortzeko bere liburuetan eta
kasuz kasu Beckettekin joaten da kasuak konpontzen polizia ez izan
arren eta horrela denborarekin historia oso polita sortzen da beraien
artean, baina gaindituko dute oztopoak...?
-Astelehenetik
ostiralera “Cuatron” 16:00 tik 18:45 era jarraian.
-Ostegunetan
“Cuatron” 16:00tik 18:45era eta gauean saio berriak 22:30etan.
Telesail
hau oso ondo dago asko entretenitzen naizelako ikusten eta beraien
arteko historia oso polita da. Espainiako bai beste toki batzuetan
telesail ikusienetariko bat dela uste dut aste osoan zehar dagoenez
ez zara batere aspertuko arratsaldeetan. Gainera saio berria ezin
baduzu ikusi Mitele.com-en ikusteko aukera izango duzu nahi
duzunean. Castle gustatzen bazaizu bere telesaileko liburuak
benetakoak dira eta telesaila gustatzen bazaizu liburua ere oso ondo
dago.
Eñaut Tomé
GU
TA GUTARRAK
Gu
ta gutarrakeko bigarren edizioa hasi zen orain dela gutxi.
Lehenengo
edizioak arrakasta asko izan zuenez, bigarren edizioa martxan da.
Lehenengo edizioko pertsona batzuk ere badaude bigarrenean, horien
artean Txurru, Aitor eta Irantzu daude eta kuxkuxero parea ere, Nakor
eta Amaia. Helburua koadrila jatorrena osatzea da eta hori lortzeko
10 partaide aurkeztu dira. Irantzuk gidatutako talde urdina Agerrek,
Enekok, Leirek, Nahiarak eta Amaiurrek osatzen dute. Txurruren talde
arrosa berriz Jon Beitiak, Edurnek, Iñakik, Maiderrek eta Jon
Urbietak osatzen dute.
Astelehenetik
Ostiralera 9:20-10:30 ETB1en ez zara inoiz aspertuko! Programa oso
entretenigarria da, batez ere Morgan pasatzen duten asteburuagatik.
Morga asteburua pasatzen duten ostatu polit bat da. Jende oso alaia
dago eta euren helburua koadrila jatorrenean sartzea da. Lehenengo
nominazioetan Iñaki eta Leire izan ziren jatorrenak espero zen
bezala eta orduan pribilegio batzuk izango dituzte, adibidez, ezin
direla nominatuak izan. Oraindik hiru programa egin dituzte bigarren
ediziokoek baina lehenengoak moduko arrakasta izango duela espero da.
Animatu eta ikusi ezazue programa!
Programa ikusteko http://www.eitb.eus/
ASIER
IGARTUA
Telesail
hau dokumental eran dator baina barre batzuk botatzeko ere oso ondo
dator. Animalien eta humorearen jarraitzaileentzat zuzenduta dago eta
oso emaitza onak ditu hori kontuan hartuta. Wild Frank oso telesail
famatua eginda denbora gutxian eta oraindik audientzia igotzen ari
da.
WILD FRANK
Wild
Frank oso telesail famatua da. Discovery Max katean botatzen dena.
Wild Frank “Frank de la Junglaren” eta “La selva en casa”
telesailen ondoren dator eta telesail honetan Frank Cuesta
narrastietan eta anfibioetan espezializatuta dago eta Amazonako
oihanean dagoen fauna basatiaren eta bertan dauden tribuen bila
joaten da.
Telesail
hau dokumental eran dator baina barre batzuk botatzeko ere oso ondo
dator. Animalien eta humorearen jarraitzaileentzat zuzenduta dago eta
oso emaitza onak ditu hori kontuan hartuta. Wild Frank oso telesail
famatua eginda denbora gutxian eta oraindik audientzia igotzen ari
da.
-Igandeetan
“Discovery Maxen” 21:35etatik 22:30era dago.
Telesail
honek kapitulu gutxi aterata eduki arren oso ondo dago eta domeketan
bakarrik botatzen direnez kapitulu berriak
http://www.discoverymax.marca.com en ikusi al dituzu nahi duzunean eta prisarik gabe,hau da, ez
dituzu inoiz galduko kapitulu berriak eta horrek puntu positibo
ikaragarria ematen dio telesail honi.
Eñaut Tomé
EL CONQUISTADOR DEL FIN DEL MUNDO
“El Conquistador del Fin del Mundo” Euskal telebistan, bigarren kanalean hain zuzen ere, emititzen den abenturazko “Reality Show” edo telerrealitate bat da, hau da, gidoirik gabeko egoerak erakusten dituen tele saioa da. Saioa, saioaren ondoren datorren eztabaidarekin lagunduta joaten da. Telerrealitate honek, Julian Iantzi du presentatzaile gisa saioan bertan, hau da Argentinan, eta saioaren ondoren jarraipena ematen dion eztabaidaren presentatzailea Patxi Alonso da. Tele saio hau Argentinan, Patagonian, grabatzen da, honek paisaia ikaragarri politak egotea dakar, Iguazuko ur-jauziak, Perito Moreno glaziarra eta beste hainbat.
Tele saio hau hainbat alditan izan da twitterren “trending topic” eta inoiz ez du audientzia falta izaten, zeren entretenimendurako tele saio bat da eta oso famatua egin da Euskal Herrian. Hemen proba desberdinak egiten dira eta irabazle bat dago beti, irabazle onek sari bat lortzen du, hau oso interesgarria izaten da zeren parte hartzaileek dena ematen dute irabaztekoeta galtzen dutenak batzuetan haserretu egiten dira eta hau audientziarentzat oso interesgarria izaten da. Tele saioa ikusteko telebistaz gain badaude beste era batzuk ere, hau da, web-gunean sartuta hona hemen helbidea:
IMANOL DIAZ
GRAN HERMANO
Gran
Hermano Tele 5 kateko telesaio bat da. Jada 15 edizio desberdin egin
dira eta orain GH Vip edizioa dago. Hau da Tele 5kon agertzen diren
“famatu” batzuk daude bertan. Tele saio honen aurkezlea Mercedes
Mila da. Madrilen grabatzen dute eta erdarazko telesaio bat da.
Telesaio hau jarraitzeko bidea dago internetetik, Gran Hermanoren
orrialde ofizialean. Informazio aso dago eta atal bakoitza ikusteko
aukera ere badago bertan eta Mitele-n ere bai.
Tele
saioa “reality-a” da eta errealitatea dela esaten da baina
askotan honelako telesaio edo “reality-ak” faltsuak direla uste
dut. Agian ez dira guztiz faltsuak, baina gidoi bat dutela uste dut,
edo bestela partaideak faltsuak direla uste dut. Askotan telesaio
hauetan jendearen bizitza pribatuaz hitz egiten da eta ikusten den
bakarra diskusioak direla esango nuke eta beste pertsona famatu
batzuei buruz kritikak botatzea. Jendeak honela dirua irabazten du
eta beste batzuek lan gogorragoak egiten dituzte eta diru gutxiago
irabazten dute. Lan honek hainbeste diru jasotzea ez du merezi. Gran
Hermanon dirua ez dakit ematen dien, baina ez dut uste lehiaketa on
bat denik. Irabazleak sari bat jasotzen du etxe horretan ondo elkar
bizitzeagatik, ez dit meriturik ikusten. Azken edizio honetan, beste
“reality” batzuetan agertutako jendea daude. Espainian orain
“famatuak” direnak.
LAIA POLO






iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina