Fadoa
Fado da Portugaleko musikaren esprezio bat oso famatua. Fadoa kantatzen da espresatzeko bizitzako momentu txarrak kantuaren bitartez.
Gehienetan kantatzen du pertsona batek... gitarra batekin (viola) gitarra española edo portuguesa.Gehien kantatzen diren temak tristeak dira. Amália da Piedade Rebordão Rodrigues edo “Amália Rodrigues” zen abeslari ospetsubat Portugalean, baina hil egin zen irailak 6, 1999 urtean. Amalia Lisboan bizi zen eta bere ahizpa ere fadista bat zen.
Portugaleko jendeak “Fadoaren Erregina” kosideratzen zuen. Portugesez kantatzen hasi zen, baina geroago, gazteleraz, frantzeses, ingelesez eta italieraz ere bai. Bere kantuak oso famatuak hasi ziren egiten, bat oso famata zen, “é uma casa portuguesa” izenekoa zen. Amalia ere kontzertu internatzionalak ematen zituen...
Daniela Ramalho
OGA (Oñatiko Ganbara Abesbatza)
Ganbara abesbatzak 20. urteurrena ospatu zuen 2014ean. 1994Ean sortu zen gaztez osaturiko abesbatza misto bat zen. Hasiera batean 12 gaztek bakarrik osatzen zuten abesbatza hau, baina denborarekin asko handitu da eta hainbat talde ere sortu dira adina kontuan hartuta. Gorka Cueva-ren zuzendaritzapean zegoen abesbatza baina, 1996-tik aurrera Esteban Urzelai izan zen zuzendaria.
Gaur egun abesbatza hau Aitor Biain-en zuzendaritzapean dago. Ganbara abesbatzaz gain, gazteagoak ere badaude taldetan banatuta; Tailerra I,II eta III, Ganbara txikitxo, Ganbara Txiki eta Ganbara Gazte ere egon da baina gaur egun talde hori ez dago. Azkenik aipatutako talde hauek ere 10.urteurrena ospatu zuten 2014ean. Talde guzti hauek genero desberdinak abestu dituzte urte guzti hauetan. Musikal eta proiektu asko ere egin dituzte eta beste herri batzuetako abesbatzekin abestu dute. Nagusien taldeak (Ganbara Abesbatza) sari asko jaso ditu lehiaketa desberdinetan parte hartu duelako. Haien artean, Ejea de los caballeros, Torreviejako lehiaketa, Oh Happy Day telebista saioa... Diskoak ere atera ditu talde honek, adibidez azkenekoa “AMARAUN” izena duela. Aurreko urtean, 2014ean, 10. urteurrena izan zela ospatzeko beste taldeentzat, Ganbara Txiki taldeak ere disko bat grabatu zuten “HAMAR” izena emanik.
Ni abesbatza honen kide bat bat naiz. Oso esperientzia onak bizi ditut bertan nabilenetik, jada 10 urte bete ditut abesbatzan eta emandako kontzertu edo emanaldietan oso ondo pasa dugu, nahiz eta horren atzetik lan oso gogorra egin behar dugun. Musikalak egitea da gustukoen ditudanak eta gehienok ere berdin pentsatzen dugula uste dut. Orain dela gutxi “Altxorraren uhartea” izeneko musikala egin dugu Ganbara Txiki taldeak, Ganbara Txikitxoko batzuk lagunduta eta entseguetan oso ondo pasatzen genuen baina hilabete asko izan dira lan egin ditugunak eta lan gogorra izan da. Asko eta asko txikitatik edo oso gaztetatik daude abesbatza honetan eta oso harreman onak eta estuak ere sortzen dira, hori puntu oso on bat dela uste dut abesbatzarentzat zeren kontzertuak, musikalak, proiektuak... eta egiten diren gauza guztietan, abeslarien artean konpenetrazioa dagoela ikusten da.
Laia Polo
Urtean zehar musikako jaialdi asko egiten dira eta 40 minutu rock ez da oso ospetxua izango, baina otsailak 28-an Durangon, Landako gunean egingo da, goizeko 10:30-tatik aurrera.
Bertan egongo diren taldeak oso ospetxuak dira, Zea mays, Los chikos del maiz, Anestesia, Hesian, Iheskide, Enkore, Kaotiko, Governors, Betagarri eta gehiago. Sarrerak aurretik erosten baduzu 15€ dira eta egunean bertan erosten baduzu 18€ izango dira.
Nik gustuko dudan talde ospetxu batek bertan egongo da, “Los chikos del maiz”, nire ustez jaialdi interesgarria izango da, ez delako oso jaialdi normala goizean hasten delako eta egun dena iraungo duelako.
IÑIGO ARLANZON
EUROVISION 2015
Urtero moduan, aurten ere Eurovision jaialdia ospatuko da Vienan. Eurovision, Europa mailan dagoen kantu lehiaketa bat da, bertan Europako herrialde denek edo ia denek parte hartzen dute. Aurreko urteko irabazlea Austria izan zenez, aurten Eurovision bertako hiriburuan ospatuko da, Vienan 2015eko Maiatzaren 23an izan ere. Aurten, Espainaren izenean eszenario gainera Edurne Garcia Almagro izango da “Amanecer” kantuarekin. Edurne gaur egun De Gea, Manchester United-eko atezainaren neska laguna da. Asteazken honetan; hau da, Urtarrilaren 14an eman zen berria TVEn 10.30h- tan hasi zen prentsa- aurrekoan. Edurne orain dela gutxi arte, “Todo Va Bien”eneko aurkezlea zen baina aurkezle lanak utzi zituen bere abeslari karreran kontzentratzeko. Urtero lez, TVEn emango dute Eurovision.
Aurreko urteko Eurovision-en maila altua izan zen eta aurtengoa oraindik ere altuago izango da. Urtero jende pila bat itxaroten egoten da egun hau iristeko eta abeslariek asko trebatu behar dute maila emateko eta postu on batean gelditzeko. Oraindik kantua ez dakigu nolako den baina Edurnek prentsa- aurrekoan esan zuenagatik, jakin dezakegu Espainiak horrelako kantu batekin ez duela inoiz parte hartu, orduan oso kantu ona edo landua izango dela espero da. Azken bi urteetan Espaina nahiko maila altuan gelditu da eta aurten lehenengo postua lortzeko intentzioarekin doa Edurne. Aurtengo Eurovision ezin izango duzu galdu, Espainiak oso altu iristeko boleto asko baititu!
![]() |
Maddalen Arenaza
Viña rockean aspertzeko aukera gutxi daude, zeren jaialdi honetan espainiako talde onenetarikoak joaten dira eta kontzertu asko dira hiru egunetan zehar, lagunekin joateko aukera bikaina da musika mota hau gustatzen baldinba zaizu. Gainera izotza saltzen duten postuak daude bertan edo zertarako beharra baldin baduzu, ur beroa duten dutxak ere badaude dutxatzea pentsatzen baldin baduzu aukera daukagu. Gainera, kontzertuetan musikariak daukaten dena ematen dute ikus-entzuleak bereganatzeko eta aspertzeko aukera gutxi daude. Prezioa ere oso egokia da, jakinda hogeita hamar kontzertu baino gehiago direla eta kontzertu batek balio bera izan ahal duela oso egokia da.
Imanol Diaz
VIÑA ROCK
Viña rock urtean behin egiten den batez ere rock generoko musika jaialdi bat da. Urtero toki berdinean egiten da, hain zuzen, Albaceteko Villarreobledo herrian, leku ireki batean egiten da, hau da parke handi batean. Hiru egunez egiten da jaialdia kontzertuz-kontzertu, apirileko azken egunean eta maiatzeko lehen bi egunetan egiten da, eta bertan kamping dendak edo karabanak jartzeko lekua dago. Jaialdiaren prezioa 47,50 eurokoa da baina bertako gastuak ez daude barne, hau da, bertako gastuak bakoitzak ordaindu behar ditu.
Imanol Diaz





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina