KIROLAK

RUDY FERNANDEZEK GARAILE JANTZI ZUEN REAL MADRIL
copa basket 2015 madrid campeones bilaketarekin bat datozen irudiak

Lasoren mutilak 2014ko titulua errepikatu zuten. Irabazi egin zuten Las Palmaseko Gran Cnaria Arenan 77-71 bart arratsean. Felipe XI eman zion kopa Felipe Reyes kapitainari. Rudy Fernandez eta Ayonen partiduak zer esana eman zuten zurien partetik, eta Tomic 25 puntu eta 40ko balorazioarekin Bartzelonaren partetik. Rudy izan zen torneoko MVPa finalean 16 puntu garrantzitsu sartuta. Real Madrilen 25. kopako titulua da.
copa basket 2015 madrid campeones bilaketarekin bat datozen irudiak
Real Madrid izan zen partiduko jaun eta jabea. Bartzelona partidutik at zegoen momentu batzuetan. Madrildarrek Rudy-ren aktuazioarekin beharrezko konfiantza eta erregaia hartu zuten Tomicen bartzelonari irabazteko. Rudyk esan zuen bezala Madrilen “kasta”agertu zen eta beste aldean chispa eta abiadura gutxiko bartzelona zegoen. Horrela Madrid bilakatu zen bigarren aldiz jarraian errege kopako garaile.
PUTZURA BIDEAN
Almeria eta Erreala, jardunaldi berriko lehen partidan elkar gurutzatu ziren, Juegos del Mediterraneo futbol zelaian. Partida bi golekin berdinduta bukatu zuen.
Lehenengo minututan, talde andaluziarrak penalti baten bitartez lortu zuen partidako lehenengo gola, Verzaren eskutik. 27. minutuan Errealak partida berdintzea lortu zuen, Agirretxe jokalari Usurbildarrak, graneroren paseari esker. Lehenengo zatian, JIM-en jokalariak hobeto jolasten ari ziren eta Erreala guztiz jokoz kanpo zegoen. David Moyes eskoziarrak intentsitate gutxitze hori nabarmendu zuen eta ez zuen batere ondo hartu.
Atsenaldira iristeko bost minutu faltan, Thievyren jokaldi bikain bateri esker eta Tomer Hemed israeldarrak baloia atera jartitzeko modu txukunari esker, Almeria berriro ere aurrean zegoen markagailuan.


Resultado de imagen de almeria real sociedad 2015


Bigarren zatian, talde txuri-urdina oso ondo hasi zen eta berehala nabaritu zen. Sergio Canalesen jokaldi berekoi eta kalitate handiko batetik berdindu baitzuen partida. Honek, ez zuen gola ospatu lehenengo zatian, Moyesegatik jasotako errietagatik.
Minutuak igarotzen joan ziren, eta partida gero eta gehiago Almeriaren alde jartzen hasi zen.
Azkenik, bi golekin berdinduta bukatu zen partida, eta bi taldetatik nabarmentzeko jokalariak hauek izan ziren: Sergio Canales txuriurdina eta Thievy txurigorria.
Jardunaldi honek, ez du balio izan talde andaluziarra putzutik ateratzeko, ezta, Erreala goialdera begira jartzeko. Guztiz kontrakoa, zilarrezko maila oso gertutik begira baitago.
Argi dago, David Moysek baduela zereginik eta zer hobetzerik, eta agian, Gabonetako merkatuan jokalari bat erosteko beharrean zegoen. Orain, bere estrategiak, talde mugatu baten martxan jarri beharko du.
AITOR GARCIA



PAUSO TXIKIA GASOL ANAIENZAT, SALTO HANDIA HISTORIARENTZAT

Historiarako saltoa Marc eta Pauren artean

Bart arratsean jokatutako All Stars partiduan Marc eta Pauk munduko eta Espainiako saskibaloiaren historiarako jauzia egin zuten. Bi anaiak, epaileak txilibitua jo eta NBAko izarren artean, saskibaloiaren historian sartu ziren. Biak lehendabiziko minututik hasi ziren munduko saskibaloi liga hobereneko jokalari hoberenekin, besteak beste Lebron James eta Russel Westbrook. NBAk bi anaiak elkartu zituen kantxa erdira eta besarkatu zirenean, Madison Square Gardenek sekulako txalo zaparrada eman zien merezi zuten anaiei. Partidua 158-163 irabazi zuen Marc-ek.

Oso irudi polita izan zen bart arratsekoa, bi anaiak salto egin zutenean. Denboraldi osoko lana eta esfortzua bistaratu ziren momentu horretan. Pauk esan zuen bezala, “jauziaren argazkia etxean edukitzekoa modukoa da”. Marc-ek berriz partidu espeziala izan zela zioen, ez bakarrik anaien arteko partiduagatik, baizik eta bere 5 hilabeteko alabaren lehen partidua zelako. Nire usteetan NBA-ko bi pivot onenak dira eta ni ere asko poztu nintzan eurengandik,eta ez ni bakarrik Espainia eta mundu osoa ere.

SASKIBALOIA 
"ALL STARS SATURDAY NIGHT" 
Zapatu gauean (Espainiar orduak) 02:00tik 05:00ak aldera NBAko mundu osoko jokalari onenak lehiatu egin ziren sari batzuen bila.

Kanastara jaurtiketak egitea izan zen lehen proba, eta hor parte hartu zuten jokalariak onenak, hau da finalera iritsi zirenak  Westbrooken taldea eta Boshen taldea izan ziren, hauetatik Chris Bosh estatu batuarraren taldeak irabazi zuen oso erraz.

Bigarren proba habilitate proba izan zen, hauetatik gehien nabarmendu zirenak Jeff Teague eta Beverley izan ziren, eta hauetatik, Beverley Houston Rocketseko base amerikarrak irabazi zuen trofeo hau.

Hirugarren proba, hiruko jaurtiketak izan zen eta hauzen interesgarria jendearentzat, bertan finalera Klay Thomson eta Stephen Curry Golden State Warriorseko jokalariak eta Kyrie Irving, Cleveland Cavalierseko basea iritsi ziren, Stephen Curryk finalean 27 punturekin irabazi zuen, ondoren bigarrena Irving izan zen 18 punturekin eta azkenik Klay Thomsom 13 punturekin.   


Eta azkenengo proba, "Slam Dunk" izan zen, hemen jokalariek ahalik eta mate politenak egin behar dituzte trofeoa irabazteko. Parte hartzaileak, Mason Plumple, Yannis Antetokoumpo, Victor Oladipo eta Zach Lavine jokalari gazteak izan ziren, finalera Lavine eta Oladipo iritsi ziren baina finala Lavinek eraman zuen etxera.             



Ez zen uste, mate konkurtsoa izango zela politena, baina nik uste jende guztiak oso ondo pasa zuela mate eta hiruko jaurtiketen konkursoetan, Stephen Curry,  Zach Lavine eta  Victor Oladipori esker, habilitate konkursoa hazi zen bezala, ez zen batere uste Beverleyk irabaztea, jokatu zuen guztian azkenetariko zioalako beti ere, baina hala ere irabazteko gai izan zen jokalari amerikarra.
Nik uste Hiruko jaurtiketen espero zena James Hardem izango zela, baina lehen errondan kaleratua izan zen, eta nik uste finalean oso argi zegoen nork irabaziko zuen. Eta mate konkursoan hasiera batean ez zegoen garbi nork irabaziko zuen, parte-hartzaile guztiak berriak ziren konkurtso horretan eta.

Mikel Aranburu


FUTBOLA
ATLETIKO-BARTZELONA
Atzo Atletikok Bartzelonaren aurka jokatu zuen Vizente Kalderon futbol zelaian(Madrilen), Errege Kopako final-erdietara iritsi zen Bartzelona Atletikori 1-0 joanean eta 2-3 etorrian irabazi ondoren.

Lehen minutuan Fernando Torres Atletikoko jokalariak egin zuen 1-0 ekoa, Atletikok 2-0 irabaziz gero Madrildarrak pasatuko ziren hurrengo fasera baina 8. minutuan Neymar jokalari brasildarrak banakoa lortu zuen. Ondoren 30. minutuan epaileak penaltia adierazi zuon Mascheranori Atletikoren alde, berez ez zuen penaltia adierazi behar, falta kanpoan egiten diolako Juanfrani.Raul Garciak gola sartu zuen penaltiz. Baina 38 an berriz ere Bartzelonak sartu zuen eta gola Mirandak sartu zuen beraren atean. Azkenik 42an Neymarrek sartu zuen gola. Bigarren zatia ez zen oso egokia izan zeren Atletiko 9 jokalarirekin geratu zen epaileak Gabi eta Mario Suarez kaleratu zituelako.



Atzo lehen zatian oso partida polita izan zen, batez ere 5 gol ikusteko aukera izan genuen eta baina ala ere oso partida interesgarria izan zen gauza asko pasatu zirelako, baina bigarren zatiak futbolaren zati zakarra erakutsi zigun, oso sarrera gogorrak egon ziren, probokazioak... Gainera Simeoneren taldea 2 gutxiagorekin jokatzen zebilen beraz ez ziren hainbeste aukera egon, baina orokorrean partida polita izan zen.




Mikel Aranburu


CRISTIANO RONALDOREN JOKAERA

Aurreko larunbatean, Urtarrilaren 24an, Real Madridek Cordobaren aurka eduki zuen partidoa Cordoban. Jokaldi baten Edimar eta Crespok Cristianori heldu zioten eta honek ostikada bat jo zion Edimarri bere hasarrea adierazten. Epaileak txartel gorria atera zion eta aldageletara bidean zijoala munduko onenaren logoa ferekatu zuen. Jokaera honek ikusleak gehiago haserrarazi zituen eta txistu asko bota zieten. Hau guztiagatik 2 partidu jolastu gabe geratuko da, Real Sociedaden eta Sevillaren aurka dutenetan.


Hurrengo egunetan aldizkari askotan jarri zuten bezala, jokaera honek Cristianoren harrotasuna, probokazioa eta agresibitatea irakasten du eta ez da batere adibide ona jarraitzeko.


IRENE ESKARZA


               KATARREKO ESKUBALOI MUNDIALA


Mundial bat beti da interesgarria ikusteko, edozein kirol izan arren.  Eskubaloiko mutilen Katarreko mundiala , hileko 15-ean hasi zen Katar-Brasil partidarekin( Katar 28-23 Brasil) ,  eta otsailak 1-ean amaitzen da “Lusail Murtipupose Hall" izeneko estadioan egingo den finalean.  sorteo.jpg

Hauxe izango da aurtengo taldeen grupoak.

Urtero moduan Frantzia, Dinamarka  eta Espainia dira irabazteko aukera gehien dutenak.

Nire ustez, Frantziak irabaziko du, Karabatic, Narcisse eta Luc Abalo dituen jokalariegatik.

Espaini ere gogo askorekin joan da Mundial hau irabaztera,  Juen Aginagalde euskalduna, Victor Tomas extremoa edo Joan Cañellas erdilariarekin, ilusio asko jarri dute.





Dinamarkan ere Mikkel Hansen handiaz, Morten Olsen erdilariaz edo Hans Lindberg extremoarekin talde handia eta indartsua osatzen dute.

Lehen esan dudan bezala Frantzia izango zen aukera gehien dituen taldea niretzat, batzuentzat historiako jokalari onena den Karabatic erraldoia duenez eta beste hainbat izar. Nahiz eta 2013-ko mundiala Espainiak irabazi, ritmoa eta maila jaitsi du Manolo Cadenas-ek entreinatzenduen taldea. Baina edonork irabaz dezake, talde denak dira onak eta.

Mikel Zubia



FUTBOLA
ERREALA-VILA REAL
Atzo Errealak Vila Realen aurka jokatu zuen Anoetako futbol zelaian, Errege Kopako hurrengo fasera pasatzea zegoen jokoan eta partidaren emaitza 2-2koa izan zen beraz hurrengo fasera Vila Real pasatu da. Guztira Vila Realek Errealari 3-2 irabazi dio, joaneko norgehiagokan Martzelinoren taldeak 1-0 irabazi ziolako Moyesen taldeari.

0-1 ekoa Gerard Morenok egin zuen 27´, ondoren 45´ Carlos Velak egin zuen berdinketa baina bigarren zatiko 73´ Giovani jokalari mexikarrak 1-2koarekin errealari ilusioa kendu zion nahiz eta Esteban Granerok 2-2koan egin 75´.


Erreala izan zen baloiaren jaun eta jabea baina lehen bi aukera argiak Vila Realek egin zituen, Errealeko atezain argentinarrak geldiketa bikainak egin zituen, baina hortik aurrera Vila Real hasi zen aukerak sortzen eta lehen gola sartu ondoren jende asko hasi zen esperantza galtzen, baina banakoa lortu zuenean jendeak berriz ere zirraraz jarraitu zuen talde txuri-urdinari animatzen, Gio-k gola sartu ondoren esperantza guztiak galdu zirela nabarmendu zen atzo gauean.




Real Sociedad
1.- Rulli. 3.- Mikel. 6.- Iñigo. 8.- Granero. 9.- Agirretxe. 10.- Xabi Prieto ©. 11.- Carlos V. 14.- R. Pardo. 16.- Canales. 19.- Yuri. 34.- Aritz Elustondo. 
Aulkian
13.- Zubikarai (o.a.). 4.- Elustondo. 5.- M. Bergara. 7.- Finnbogason. 18.- Chory Castro. 24.- De la Bella. 29.- Hervías. 
Villarreal CF
1.- S. Asenjo. 4.- T. Pina. 5.- Musacchio ©. 9.- Giovani. 14.- M. Trigueros. 16.- Dorado. 18.- J.Costa. 19.- Moi Gómez. 22.- Rukavina. 23.- Gerard. 27.- Nahuel. 
Aulkian:
25.- J.C. Sánchez (o.a.). 2.- Mario. 6.- J. Dos Santos. 7.- Vietto. 17.- Cherysev. 20.- Gabriel. 21.- Bruno. 

Mikel Aranburu eta Unai Abaunz



ELKAR HEZI DBH3-KOEN ESKI BIDAIA

Urtarrilaren 20an, Asteartea, Elkar Hezi DBH3-ko ikasleak Candanchura doaz eski bidaian, Jacara. 3 gau pasako dituzte Escolapios aterpetxean, hau eski pistatik hogei bat minututara dago eta egunero 4-5 ordu eskiatzeko aukera dute. Hiru taldetan banatuko dira lehenengo egunean gazteak haien eskiatze esperientziaren arabera: ondo eskiatzen dutenak, noizbait eskiatu dutenak eta inoiz ez direnak ibili.

Oso ondo pasatuko dute eta aspertzeko denborarik ez dute edukiko bertan. Eskiatzen ikasiko dute, disfrutatu egingo dute (askotan eroriko diren arren), lagunekin egoteko aukera eder bat barre batzuk botatzeko... ez daude kexatzeko bezala!




Irene Eskarza


ESKI BIDAIATIK BUELTAN

4 egun zoragarri pasatu ostean Jaca aldeik, DBH 3-ko ikasleak berriz ere itzuli dira Elkar Hezi ikastetxera. Esan dutenez, egun guztietan asko aprobetxatu zuten aterpetxera oso nekatuta itzultzen baitziren. Goizetan, 4 ordu libre ibiltzeko aukera zuten eta 2 ordu monitore batekin klaseak izaten zituzten. Arratsaldean berriz bi ordu ibili ondoren aterpetxera itzultzen ziren. Gero dutxa bat hartu eta 8:30 arte denbora librea zuten eta nahi bazuten herritik zehar egon zitezkeen. 23:30 bakoitza bere gelara joan behar zen hurrengo goizean indartsu jaikitzeko.


Orain, aste zoragarri bat pasa ondoren, berriz ere betiko errutinara itzultzea tokatzen zaie. Gogo gutxirekin egon arren “opor” hauen ondoren, asko esfortzatu beharko dira eta emaitz onak lortuko dituzte seguru.

IRENE ESKARZA



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina