GERTAKIZUNAK-BERRIAK



Arrasatearrak martxoan hasiko dira organikoa bereizten


Gabonen aurretik Etxaluzen egon zen hondakinen bulego ibiltariko informatzaileak, Arizmendiko bi ikaslerekin. 

Hala iragarri du Arrasateko alkate Inazio Azkarragaurizarrek gaur, astelehena, egindako osoko bilkuran. Martxoan jarriko dela martxan hondakinen bilketa sistema berria; urtarrilean abiaraztea aurreikusi bazen ere, "hainbat arrazoi  teknikok" atzeratu egin zuten. Beraz, hurrengo hilabetean hasiko dira arrasatearrak organikoa bereizten,bost edukiontziko sistema berriarekin.
Alderdi sozialistak –Gregorio Atxutegik zinegotzi kargua hartu du gaur Rakel Diazen ordez – Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren kudeaketak eragindako "finantza krisia" salatzeko aurkeztutako mozioaren osteko eztabaidan atera dute gaia. PSE-EEk eta EAJk mozioaren alde bozkatu arren ez du aurrera egin, Udal Gobernua osatzen duten Bildu eta Aralar taldeek kontra bozkatu dutelako.
Bestalde, Debagoieneko Mankomunitatearen estatutuetan zenbait aldaketa egitea ere onartu du udalbatzak oposizioaren kontrako botoekin. Eztabaida piztu du gaiak, bereziki Mankomunitateko organoetako erabaki ahalmenari dagozkion arloetan. Aldaketak onartu dira, baina EAJk eta PSE-EEk kontra bozkatu dute.

Julen Fernandez
FRANTZIAKO ATENTATUA


 Frantzian atentatu batzuk gertatzen ari dira hiru terroristak 12 pertsona hil egin zituzten Parisen  eta beste hiru pertsona zauri larrikin daude hospitalean  eta  12 pertsona tik bi polizia ziren eta biktima mortal etatik marrazkilaria bat ere dago charlie hebdo  kulpas hasi zen arazo hau dena atentatuerena eta atentatua hau  Paris erdian gertatu zen   . Nere ustez terroristak   egiten duten lana ez dago ondo zatik atentatua gatik   pertsona  asko hiltzen direlako atentatu etan eta  arazo gehiago sortzen ari dira frantzian bi polizia hil  dute eta chalie hebdo marrazkilaria ere hil dute eta horregatik poliziak terroristak  islamistarrak ari dira  topatzen  gero atxilotzeko  .

  

jon gonzalez
DAVID MOYES ZALEEN ARTEAN


Aste hontan, Erreala eta Villarreal errege-kopako etorriko partidan neurtu ziren. Castellonekoek joaneko partidan lortutako golaren abantaila aprobetxatuz Donostira etorri ziren partida on bat egiteko asmoz.
Neurketa bi golekin berdinduta bukatu zuen (Gerard Moreno 27´, Carlos Vela 45´, Giovani 73´, Esteban Granero 75´).

Epailea oso epaitua izan da talde txuri-urdinak izan zituen txartel-hori kopuru handiarengatik, eta David Moyesek, Errealeko entrenatzaile eskoziarraren kaleraketarengatik. Neurketa amaitzeko bost minutu faltan, Alfred Finnbogason jokalari islandiarrak aukera paregabe bat izan zuen partidari emozio pixka bat emateko, baina egaleko epaileak jokoz-kanpo zegoela adierazi zuen. Moysek ez zuen epailearen iritzia egoki hartu eta betaurrekoak jartzeko eskatu zion, eta horregatik kaleratua izan zen, eta berehala zaleen gunera joan zen.

Momenturik bitxiena, Davidek neska bateri “snack” batzuk eskatu zionean izan zen, eta prentsan sekulako bitxikeria dela azaldu dira.


Argi dago, Erreala eta zaleen arteko harremana oso ona dela dirudi eta antza denez, Moyes Eskoziarra ondo egokitu da Espainiar Futbol Ligara.

AITOR


WASHINGTONEKO ATENTATUA

Urtarrilaren14an  Ohion, FBI-ak Cornel izeneko Islamista bat atxilotu zuten Washingtoneko Kapitolioa suntsitzeko asmoa zuelako etxean egindako lehergailuekin. Hau ez balitz horrela gertatu hondamena izango litzateke. Baina bere benetako helburua bertako funtzionarioak eta langileak hiltzea zen. 2014an Twitterren bidez bere lagun batekin komunikatzen zen eta horrela talde bat egin zuten, bide txarra erabaki zutela uste dut komunikatzeko zeren FBI-k antzeman zituzten. Hurrengo, erasoa planeatu zuten eta armak erosi zituzten: Bi rile eta 600 baina planeatutakoa ez zen behar bezala bete. Kapitoliora sartzean FBI-ak inguratu eta atxilotu egin zituzten. FBI-ko agente batek esan zuenez “Ez da momentu batetan ere pertsonarik arriskuan egon” ala ere ez dut uste dena kontrolpean zegoenik, FBI-ko agenteak ez baziren ohartu Washingtoneko Kapitolioa ez zen egongo eta bertako langileak hilda egongo lirateke. Honek azaltzen du dena ez zegoela kontrolpean. Baina garrantzitsuena dena pasatu dela da eta ez direla zauriturik egon.




Jon Zubizarreta


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina