AMANCIO ORTEGA, HEROIA EDO BILAUA?
Amancio Ortega, gaur egun Europako aberatsena, benetan heroi bat edo bilau bat al da?
BIZITZA
Ziur noizbait entzun duzula Amancio Ortega izena, gaur egun munduko 4.aberatsena da, Bill Gates, Carlos Slim Hlu eta Warren Buffet-en atzetik. Amancio Ortega 1938eko Martxoaren 28ian jaio zen (gaur egun 75 urte) Busdongo-n, Leon-en. 3 hilabete besterik ez zituenean, Tolosara mugitu zen bere aitaren lanagatik bertan “Sagrado Corazon” eskolan ikasi zuen. 12 urte zituenean bere familia Galiziaruntz abiatu zen, bertan hasi zen Amancio Ortegaren aberastasuna ekarri zuen denda; hau da, Zara izeneko denda.
KARRERA ENPRESARIALA
Bere karrera enpresariala 14 urterekin hasi zen, bi arropa denda famatuetan lan egiten zuenenan. 1963an GOA S.A sortu zuen, enpresa honek bainu- batak egiten zituen. Hamar urte hauetan negozioa asko hazi zen eta denda beste leku batzuetan zabaltzen hasi zen. Jendearen ustetan negozia aurrera eramateko arrazoietako bat berak zituen ideiak eta ezaugarri pertsonalak dira.
Bere ideien artean honako hau dago: ez bakarrik arropa saltzea, baita ere gero arropa hori eurek egitea eta eurek banatzea. Baina argi dago gaur egun dituen dendetako arropak ez dituela berak egin, gai hori gero aztertuko dugu.
Bere ezaugarri nagusiak begiratuz gero, Amancio pertsona berekoia eta perfekzionista dela esaten da. 1975 ean bere denda famatuenetako bat, famatuena ez esatearren, ireki zuen; hau da, Zara denda ireki zuen. Geroago, enpresaren jarduera handitu zela ikustean, berak eta Rosalia Merak (bere lehengo emazteak), Inditex taldea sortu zuten 1985ean. Denbora gutxi batean, Inditex taldea internazionala bihurtu zen. Zara dendataz bestalde beste denda famatu batzuen sortzailea ere bada gaur egun, adibidez: Stradivarius, Pull &Bear, Bershka, Oysho eta Massimo Dutti. Ehungintzaz gain, beste sektore industrial batzuetan ere hasi da adibidez, inmobiliaria, finantza, kotxeen kontsezionarioak, etab… Azken honek bere kotxeen zaletasunarekin lotura eduki dezake. Inditex taldeko burua izateari utzi zion 2011an.
FAMILIA
Familiari dagokionez, Amancio Ortegaren eta bere lehenengo emaztea Rosalía Mera Goyenechea batera egiten zuten lan eta biak ziren Inditexeko jabeak baina banandu egin zirenean Rosalía ere Inditexeko jabea izaten jarraitu zuen Amancio Ortegarekin eta Rosaliaren dirutza 4700 milioira handitu zuen,Espainiako emakume aberatsena eta munduko 6ena izan zen hil arte.
HEROIA edo BILAUA?
Baina orain benetako galdera, Amancio Ortega benetan heroi bat al da? Egia da, Caritas-eri 20 milioi euro eman zizkiola baina horregatik ordaindu behar zituen zergen zati bat ez zuen ordaindu;hau da, bere zergen zati bat kendu zioten. Baina horretaz aparte, arropa egiteko hainbat leku txiroetan ditu fabrikak talde honek eta langileen soldata eta egoera oso eskasa da. Marruekosen duen fabrika baten 3,30 €-tara saltzen zituzten frakak orain dela 3 urte baina gaur egun 2€ bakarrik irabazten ditu. Bertako langileak 12 eta 16 ordu bitartean egiten dute lan eta Espainiak gero eta epe motzagoak jartzen dizkiete. Amancio Ortegaren enpresaren modukoek, fabrika hauen gainean presio gero eta handiagoa jartzen ari dira, honek lan asko eta %40-ko beherapenak ekarri ditu. Baita ere gertatu izan da langileei lan pila bat egiten jartzea eta azkenean hauetako batzuk bota izana, nahi dutelako eta arrazoi gabe edo arrazoi faltsuengatik. Inditex enpresak hainbat denuntzia ditu arrazoi desberdinengatik, horien artean: beste prenda batzuk imitatzeagatik, umeen esplotazioa, esklabutza laborala eta gehiago… Beste alde batetik, Greenpeace izeneko organizazio batek esaten du enpresa hontan arropa egiteko erabilitako tinteek minbizia edo gaixotasun hormonalak sortzen dituela. Hau dena ikusi ostean esan dezakegu, Amancio Ortegaren dirutzaren atzean milioika eta milioika pertsona daudela oso egoera eskasean bizitzen berak nahi duen dena daukan bitartean.
NELSON MANDELA
ZEIN DA
20.mendeko pertsonaia nagusietako bat, Nelson Mandela dugu. 1918ko uztailaren 8an jaio zen Hegoafrikan, Umtatan ain zuzen ere, eta 2013an hil zen Johannesburgon. Nelson apartheidaren aurkako ekintzailea,politikaria eta Afrikako Kongresu Nazionala alderdiko kide.1994tik 1999ra herrialde horretako presidentea izan zen, hauteskunde demokratikoen bidez hautatutako lehena. Arraza ugariko Hegoafrika demokratiko baterako bidearen zati handi bat ere zuzendu zuen. Bertan Madiba izenaz ere ezaguna izan zen; Mandelaren klanekoek adineko jendeari ezartzen dioten ohorezko titulua da.
Nelson, hegoafrikako Lurmutur probintziako Transkeiar Lurraldean agintzen duen Thembu dinastiaren adar bateko kidea zen Mandela. Mvezo herrixkan jaio zen. Aitaren aldeko birraitona (1832an hila) Thembu herriaren erregea izan zen. Erregearen semeetako bat, Mandela abizenekoa, Nelsonen aitona izan zen, eta hori du abizen-iturri. Dena den, ama Ixhiba klaneko kidea zuenez (edo "Esku ezkertiarren Etxea"), bere ondorengoek ezin izan zuten Thembu herriaren tronorako hautagai izan.
Mandelaren aita, Gadla Henry Mphakansyiswa, Mvezo herriko buruzagi izan zen. Hala ere, orduko aginte kolonialari desafio egin izana arguiatuta lurrak kendu zizkioten eta amak Qunu-ra joan behar izan zuen bizitzera seme-alabekin. Mandelaren aitak lau emazte izan zituen eta guztira hamahiru seme-alaba: bederatzi neska eta lau mutil. Nelson Mandela Nosekeni Fanny izeneko hirugarren emaztearen semea izan zen (hirugarren emaztea zen, errege familiaren ranking-sistema 1º
konplexu baten arabera).
Hasiera batean indarkeriarik gabeko erresistentzian zentratu bazen ere, Mandela eta beste 150 pertsona saldukeriagatik leporatuta atxilotu zituzten 1956ko abenduaren 5ean, horietatik 100 beltzak ziren, 21 indiarrak, 23 zuriak eta zazpi koloredunak[7] 1955-1961eko Saldukeriaren Epaiketan atxilotu guztiak absolbitu zituzten. 1952tik 1959ra, Afrikanista zenbaitek ANCren ekintzak eten zituzten zenbait herritan, NPk gidatutako erregimenaren aurka pauso gogorragoak eskatzeko. ANCren buru ziren Albert Luthuli, Oliver Tamboeta Walter Sisuluren ustez, Afrikanistak azkarregi joateaz gain, euren lidergoa dudan jartzen ari ziren. Ondorioz, ANCko liderrek euren posizioak indartu zituzten alderdi txiki zuri, koloredun eta indiar batzuekin aliantzak eginez, nolabait Afrikanistek baino babes zabalagoa zutela erakuste aldera.
APARTHEIDAREN AURKAKO ERRESISTENTZIA
Lehen urteetan, esan bezala, biolentziarik gabeko erresistentzian zentratu zen apartheidaren aurkako erresistentzia. Greba orokorrak etengabeak izan ziren, nahiz eta zurientzat lan egiten zuten beltzek kalera joateko arrisku handiak izan. Manifestazioei gogor egiten zien poliziak, hildakoak eraginez.
Alderdiaren barnean eztabaida gogorra eragin zuen biolentzia erabiltzen zuen erresistentziaren auziak. ANCren gehiengoa metodo baketsuak erabiltzearen aldekoa zen, une batetik aurrera, Mandelak estrategia aldatu beharra gogor defendatu zuen eta indar militarra sortzearen alde agertu zen[8].
ANCren barnean eztabaida sutsuak izan ziren, ordura arte edozein eztabaidaz kanpo baitzegoen borroka estrategia, baina apartheidaren aurkako beste taldeak era klandestinoan indar armatuak sortzen ari zirela eta ANCk, gerra zibila ekidin eta objektibo militar zurien aurkako borrokan lideratza hartu behar zuela argudiatuz, gerrilla propioa eratzea erabaki zuen.
1961ean Mandela Umkhonto we Sizwe (laburduraz MK) ANCren beso armatuko buru egin zuten (bera izan zen fundatzaileetako bat), eta bere helburua nazioartean babesa lortzeaz gain, taldea sortu eta entrenamendu militarra ematea izan zen. Gobernua eta militarrak helburu zituzten sabotaiak egin zituzten, baita gerrilla guda baterako planak egin ere, sabotaiek ez bazuten apartheidaren gainbehera eta amaiera ekartzen. Mandelak nazioartean MKrentzat finantziazioa bilatu zuen, eta taldearentzako entrenamendu paramilitarra antolatu.
KARTZELATUA
1962ko abuztuaren 5ean, 17 hilabetez herriz herri auto-gidariz mozorrotuta sasian bizi ostean, Mandela atxilotu egin zuten eta Johannesburgeko Gotorlekuan kartzelaratu. Nelson Mandela Robben Uharteko kartzelan sartu zuten 27 urtez. Kartzelan zen bitartean, bere izen onak gora egin zuen eta berehala Hegoafrikako lider beltzik esanguratsuena bezala hartzen hasi ziren.
“Nire bizitzan zehar Afrikako jendearen borrokari lotua ibili naiz. Zurien dominazioaren aurka borrokatu dut, beltzen dominazioaren aurka borrokatu dudan bezala. Jendarte libre eta demokratiko baten ideala maitatu izan dut, non pertsona guztiak elkarrekin armonia onean eta aukera berdintasunean biziko diren. Ideal honen alde biziko naiz, eta noizbait erdiestea espero dut. Baina aldi berean, egoerak hala eskatzen badu, bere alde hiltzeko prestaturik nago”.
1990eko otsailaren 2an, F.W. de Klerk presidenteak ANC eta apartheidaren aurkako beste erakundeen ilegalizazioa baliorik gabe utzi zuen, eta jakitera eman Mandela gutxi barru askatuko zutela. Mandela Victor Verstergo kartzelatik 1990eko otsailaren 11n askatu zuten. Gertakaria mundu osoko telebista kateek zuzenean eman zuten.
Askatu zuten egunean, Mandelak nazio osoari hitzaldi bat egin zion. Bakearekin eta herrialdeko gutxiengo zuriarekin adiskidetzeko zuen konpromisoa nabarmendu zuen, baina garbi utziz ANCren borroka armatua ez zela amaitu.
“Borroka armatua baliatu izan dugu 1960an ANCren beso militarra (Umkhonto we Sizwe) sortu genuenetik, apartheidaren biolentziatik defenditzeko ekintza gisa. Borroka armatua eskatzen zuen egoerak bere horretan dirau. Ez dugu aurrera egin beste irtenbiderik. Noizbait negoziazio prozesu bat martxan jartzeko moduko testuingurua azkar lortzea litzateke nire nahia, non ez dugun gehiago borroka armatuaren beharrik izango.”
Mandela Hegoafrikan hautatzen zen presidenterik helduena izan zen 1994an, 75 urterekin agintera heldu zenean. Bigarren agintaldi bat ez egitea erabaki zuen eta Thabo Mbekik hartu zion lekukoa.
Pertsona batzuek, bere omenez abesti batzuk egin zituzten, hona hemen batzuk: https://www.youtube.com/watch?v=J1SWKumsKNo&list=PLGMtdwaTyj1OsuZ3ZXH9Ah3w8T00GbzVP
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina